Haurrentzako kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: O. P.
Aurten ere 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako kirol udalekuak antolatuko ditu Galdakaoko Udalak, Urreta eta Unkina kiroldegietan. Hauetan izena emateko epea zabalik dago eta hemen batu dugu horretarako jakin beharrekoa.
Galdakaoko Udaleko Kirol Arloak kirol udalekuak antolatuko ditu aurten ere, Urreta eta Unkina kiroldegietan. Udalekuak 5 eta 12 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutakoak dira, eta hiru txandatan egingo dira: ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era eta uztailaren 8tik 12ra.
Hauetan izena emateko epea zabalik dago honezkero eta online egin daiteke Udalaren webguneko Kirol Kudeaketak atalaren bidez, edo aurrez aurre Unkina eta Urreta kiroldegietan.
Prezioak honako hauek izango dira: abonatuek 70 euro eta abonatu gabekoek 84 euro. Ordutegia aldiz, 09:00etatik 14:00etara izango d, baina haurrak 8: 30etatik 14:30ak arte sartu ahal izango dira.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Urreta eta Unkina kiroldegietako harrera kontroletan.