Herritarrek zenbait tramite egin ditzakete honezkero Usansoloko Udalaren webgunetik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Usansoloko Udalak webgune berria estreinatu zuen duela aste batzuk eta pixkana gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ari da honetan. Besteak beste, usansolotarrek zenbait izapide egin ditzakete honezkero webgune honen bitartez.
Usansoloko Udalak pausoak ematen jarraitzen du eta duela aste batzuk webgune berria jarri zuen martxan, BiscayTIK Fundazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. BINKEk jaso zuen moduan, webguneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.
Hauen artean, zenbait izapide egin ahal dituzte honezkero usansolotarrek Udalaren webgunearen bitartez. Tramiteen atalean agertzen dira egin daitezkeen guztiak eta hauei buruzko informazioa.
Errolda banakako ziurtagiria esaterako, webgunearen bitartez eskatu daiteke eta momentuan jasotzen da. Hiritarren Agiri orokorra, errolda inskripzio agiria eta agiri familiarra ere eskatu daitezke webgunetik. Hiru kasu hauetan Nire Hiria menuan jasoko da eskatutako agiria minutu batzuk beranduago.
Bestalde, beste pertsona baten ordezkaritza moduan aritzea, erroldako datu pertsonalen aldaketa eta instantzia orokorrak ere eskatu daitezke Usansoloko Udalaren webgunetik. Halaber, dokumentazioaren ekarpena egin daiteke.
Zerbitzu guzti hauei buruzko informazio gehiago lortu daiteke 944571847 telefonoan edo udala.usansolo@bizkaia.org helbidean.