Hodei magoaren ‘Sentsazioak’ ikuskizuna hartuko du Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kulturklik
Galdakaora helduko da Hodei magoa zapatuan, ekainak 10. Artistak ‘Sentsazioak’ ikuskizuna eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean, teknologiaren erabileraren eta honek gizartean duen eraginaren inguruko saioan.
Umorea erabiliz, teknologiaren erabilera eta gizartean duen eraginari buruz hitz egiten duen magia ikuskizuna eskaintzen du Hodei magoak ‘Sentsazioak’ saioan. Zapatuan, ekainak 10, Galdakaon aurkeztuko du ikuskizuna.
Torrezabal Kultur Etxean arituko da Hodei magoa, 18:00etan eskainiko duen saioan. Sarrerak salgai daude aretoan eta webgunean 6 eta 10 euro arteko prezioan.
Udalaren esanetan, «erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna» ikusi ahal izango da Torrezabalen. «Ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoak ditu», adierazi dute.