Hurrengo ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13tik 24ra zabalduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: S. Solay
Otsailaren 13an hasi eta 24an amaituko da hurrengo ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan aurrematrikulazioa egiteko epea. Aurretik, ikastetxeek informazioa eskaintzeko bilerak egingo dituzte.
Ikasturte erdian bagaude ere, hurrengoa antolatzen hasi dira ikastetxeak. Otsailaren 13tik 24ra Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako izena emateko eskaerak aurkezteko epea zabalduko da.
Aurretik informazio gehiago eskuratzeko aukera izango da, izan ere, ikastetxeek batzarrak antolatuko dituzte. Halaber, Galdakaoko Udalaren Euskara Zerbitzuan edo 944010540 zenbakira deituta.
Gandasegin otsailaren 7an egingo da batzarra eta Urretan eta Elexalden aldiz hurrengo egunean. Aperribain hilaren 13an antolatu dute aurkezpen bilera eta Eguzkibegi ikastolak urtarrilaren 22rako sarrera libreko eguna egingo du.
Hauek dira antolatu dituzten hitzorduen datak eta informazioa eskuratzeko telefono zenbakiak:
· Eguzkibegi Ikastola: urtarrilak 22. Telefonoa: 94 456 02 64.
· Gandasegi HI: otsailak 7. Telefonoa: 944280180.
· Elexalde BHI: otsailak 8. Telefonoa: 94 428 80 21.
· Urreta HI: otsailak 8. Telefonoa: 94 428 78 80.
· Aperribai HI: otsailak 13. Telefonoa: 94 449 68 62.
· Unkina HI: 94 428 01 90.
· Bengoetxe BHI: 94 428 80 21.
· Andra Mari LH: 94 456 27 20.
· Ostalaritza Eskola: 94 457 60 77.