Iaz erretiroa hartu zuten udal langileen ibilbidea aitortu du Galdakaoko Udalak

Galdakaoko Udalak iaz erretiroa hartu zuten bost udal langileei aitortza egin die. Iñigo Arriandiaga alkateak eta Eguzkiñe Gezuraga zinegotziak herriaren garapenaren alde egindako lana eskertu diete.

Galdakaoko bost udal langilek erretitora hartu zuten iaz, eta aitortza egin die orain Galdakaoko Udalak, urte luzez herriaren zerbitzura egindako lana eskertzeko.

Udalak ekitaldia egin zien pasa den astean udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta bertan parte hartu zuten erretiroa hartu zuten langileeetako lauk.

Langile ohiei Iñigo Arriandiaga alkateak eta Eguzkiñe Gezuraga Giza Baliabideetako zinegotziak egin zieten harrera. Udalean egindako lana eskertu diete alkateak eta zinegotziak, eta udal zerbitzuari eskainitako urte luzeak. Izan ere, hiru hamarkadatik gora egin dituzte Udalean lanean guztiek; urte gehien egin dituenak, 44 urte. 

Agurren eta esker onen ondoren, udal langile ohiek opari bana jaso zuten alkatearen eskutik Udalaren partez, urte luzetan egindako lanaren aitortza gisa.

Langile ohiek ere esker hitzak izan zituzten Udalarentzat eta lankideentzat, beti giro onean eta gustura aritu direla nabarmenduta.

Ekitaldia solasaldi lasaiean amaitu zen, mokadu baten bueltan. Bertan lankide ohiak eta udal ordezkariak urteetan zehar partekatutako lan ibilbidea gogoratzeko eta elkarrekin uneaz gozatzeko aukera izan zuten.

Hauek izan dira aitortza jaso zuten udal langile ohiak:

  • Amaia Etxebarria Lopez de Letona
  • Garbiñe Ojenbarrena Charaola
  • Juan Carlos Gonzalez Espino
  • Sonia Inclan Bedoya
  • Jose Maria Gallego Prieto (ezin izan du ekitaldian izan)


situs togel

situs toto