Ibaizabal Saskibaloi Taldeak Euskal Koparen finalerdia jokatuko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibaizabal Saskibaloi Taldea
Barikuan, irailak 20, Nesken 2. Mailako Saskibaloi Euskal Kopa antolatuko da Urreta kiroldegian. Ibaizabal Saskibaloi Taldea izango da parte-hartzaileetako bat eta finalerdia jokatuko du Ausarta Barakaldoren aurka.
Santakurtzetako azken egunetan murgilduta, hitzordu berezia hartuko du Urreta kiroldegiak barikuan, irailak 20, izan ere, Nesken 2. Mailako Saskibaloi Euskal Kopa antolatuko da Galdakaon.
Lau izango dira talde parte-hartzaileak eta lehen finalerdia 18:00etan jokatuko da, Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarraren eta Ausarta Barakaldoren artean.
Bigarrena aldiz, 20:00etan Domusa Teknik eta Mondragon Unibertsitatea talde gipuzkoarrean artean izango da.
Finalerdietako bi talde irabazleek irailaren 22an 12:00etan jolastuko dute finala, Euskadiko Txapeldun bilakatzeko.