Ibil Bedi taldearen emanaldia eta ‘Fast Fatum’ kontzertu poetikoa, udazkeneko Sormenen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibil Bedi taldearen sareetatik
Urriaren 30etik azaroaren 5era antolatuko dute aurtengo udazkeneko Sormene. Programa anitza eskainiko du Galdakaoko sorkuntza plazak, besteak beste, Ibil Bedi talde nafarraren emanaldia eta ‘Fast Fatum’ kontzertu poetikoa, hainbat euskal emakume sortzaileren eskutik.
Apirilaren 27tik 30era antolatu zen aurtengo udaberriko Sormene, eskaintza anitzarekin. Udazkenekoa ordea urriaren 30etik azaroaren 5era izango da eta oraingoan ere programa zabala antolatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Egitarau osoa aurrerago emango dute ezagutzera baina saioetako batzuen inguruko informazioa eman nahi izan dutele adierazi du Udalak. Hemen batu ditugu orain arte iragarritako emanaldiak:
- Ibil Bedi talde nafarra (Azaroak 3)
- Fast Fatum kontzertu poetikoa (Azaroak 5): ESAS, Ane Legarreta orkestra zuzendaria, Elene Uribarri kantaria, Begoña Rodríguez Máximo Moreno musika eskolako piano irakaslea eta Natalia Sánchez eta Izaskun Simón musikariak
Maurizia Aldeiturriagaren garaikideak izan ziren Kastora Irigoien eta Romualda Zuloaga panderojoleek ere lekua izango dute Sormenen, Karmele Gorroño ilustratzaile galdakoztarrak egindako kartelean ikusi daitekenez.