Ibon Lopez de Letona, FIBA Europa Kopako txapeldun bigarrenez Bilbao Basketekin

Argazkia: Deia/Markel Fernandez.

Surne Bilbao Basket talde bizkaitarra FIBA Europa Kopa irabazi du bigarrenez jarraian, atzo PAOK Tesalonika talde greziarra garaitu ostean. Txapeldunen artean galdakoztar bat dago, Ibon Lopez de Letona, Jaume Ponsarnau entrenatzailearen laguntzaileetako bat.

Iaz historia egin eta Europa mailako lehen titulua irabazi ostean, Surne Bilbao Basket talde bizkaitarrak FIBA Europa Kopa irabazi du bigarrenez jarraian.

Finala joan-etorriko bi partidara lehiatu da, eta sei punturen aldeagatik galdu zuen duela astebete Grezian, PAOK Tesalonikarena aurka: 79-73. Atzo, berriz, hamabost punturen aldeagatik irabazi zion PAOKi itzuliko partidan, Miribillan: 89-74. Horri esker, Europa Kopa irabazi du bigarren aldiz jarraian.

Txapeldun den talde honen baitan nazioarteko jokalari eta profesionalak daude, eta baita galdakoztar bat: Ibon Lopez de Letona—argazkian goian ezkerrean—. Zehazki, Jaume Ponsarnau entrenatzailearen laguntzailea da Lopez de Letona, —BINKEko azala eta iazko Santakurtzetako pregoilaria izandakoa—.

Lopez de Letona eta gainontzeko taldekideak gaur, apirilak 30, egingo dituzte ospakizun ofizialak instituzio eta herritarrekin batera.

Taldeak 18:00etan ekingo die ospakizunei Bilboko udaletxean, eta balkoira aterako da titulua zaleekin partekatzeko. Horren ondoren, hiriko kaleak zeharkatuko ditu, Bizkaiko Foru Aldundirako bidean dagoen autobus deskapotable batean.

Bertan, 19:00etatik aurrera, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak harrera egingo die jokalari eta talde teknikoari, eta balkoira aterako dira berriro.


situs togel

situs toto