Igeriketa Inklusiboko Sari Nagusia antolatuko dute lehen aldiz Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Swim Camp Getxo
Kirol inklusiboa sustatzeko asmoz, Igeriketa Inklusiboko Sari Nagusia antolatuko dute lehen aldiz Galdakaon Richar Gomezek eta Swim Camp Getxo taldeak. Hitzordua otsailaren 25ean izango da Urreta kiroldegian eta master eta igeriketa egokituko lizentzia duten kirolariek parte hartuko dute.
Hitzordu berezia biziko da Galdakaoko Urreta kiroldegian martxoaren 25ean, izan ere, lehen aldiz Igeriketa Inklusiboko Sari Nagusia antolatuko dute Richar Gomezek eta Swim Camp Getxo taldeak. «Txapelketa %100 inklusiboa izango da», azpimarratu du Gomezek, lehiaketako zuzendarietako batek.
Master lizentziadunek eta igeriketa egokituko lizentzia duten igerilariek parte hartu dezakete eta bakoitzak gehienez banakako hiru probetan eman dezake izena.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da txapelketa Urretan eta guztira hogeita zazpi proba izango dira kategoria eta estilo ezberdinetan. Proba guztiak, 150 estiloak izan ezik, erlojuaren kontra izango dela, RFEN kalkulagailu masterra eta multidisability puntuen bidez egingo dira, igerilarien kategoria kontutan hartu gabe.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 17an itxiko da 12:00etan. Igeriketa egokituko parte-hartzaileek Agora plataformaren bitartez egingo dituzte izen emateak eta masterrekoak Leverade plataforman.
Txapelketa bukatzean sari banaketa egingo da emakumezkoen eta gizonezkoen artean, kategoria bakoitzeko hiru onenak sarituz. «Igerilari bakoitzak proba batean egiten duen puntuazio altuena hartuko da kontuan. Igerilari bakoitzari dagokion puntuazio taula egokituko zaio, igeriketa egokitukoei multidisability taula, eta igerilari masterrei RFEN kalkulagailuarenak», azaldu dute antolakuntzatik.
Bizkaiko Igeriketa Federazioko kideak izango dira epaileak eta txapelketa osoan zehar medikuntza zerbitzua izango da Urreta kiroldegian.
Informazio gehiago eskuratzeko mozoiloman@gmail.com eta swimcampgetxo@gmail.com helbideetara idatzi daiteke.