Igor Antonek Frantziako Tourraren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Igor Anton
Frantziako Tourraren aurkezpen ekitaldia antolatu zen atzo Bilbon, Guggenheim Museoaren inguruetan. Hitzorduan hainbat euskal txirrindulari ohiek parte hartu zuten, haien artean Igor Anton galdakoztarra. Antonekin hitz egin du Binkek bizitakoaren inguruan.
Egun bereziak izaten ari dira txirrindularitza zaleentzat. Frantziako Tourra bihar, uztailak 1, hasiko da Bilbotik eta Bizkaiko hainbat herrialdetan zehar igaroko da lehen etapan. Galdakaotik ere arituko dira goi mailako txirrindulariak, Binkek jaso zuen moduan.
Atzo, ekainak 29, Tourraren aurkezpena egin zuten Bilbon, Guggenheim Museoaren inguruan eta hainbat eta hainbat zale batu ziren txirrindulari ezagunak ikusteko. Euskal txirrindulari ohiek ere parte hartu zuten ekitaldian, tartean Igor Anton galdakoztarra.
Euskal txirrindulari ohi bakoitzak Tourrean parte hartuko duen talde bakoitzari lagundu zion ibilbidea egiten. Euskalduna Jauregitik abiatu ziren eta ibilbide borobila egin zuten Guggenheim Museoan amaituz, podiumean. Han taldeen aurkezpena egin zuten.
Anton Romain Bardet txirrindulariaren DSM taldearekin izan zen. «Oso polita izan zen niretzat, oso pozik nago», aitortu dio Binkeri.
Hurrengo egunetan ere txirrindularitza lasterketa ezagunena denaren barruan murgilduta izango da Anton, izan ere, auto ofizial batekin egingo ditu lehen hiru etapak. «Tourra Champions mailako txapelketa da eta hortaz oso berezia. Ilusio handiz biziko ditut egun hauek», nabarmendu du txirrindulari ohiak.