Igor Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak solasaldia eskainiko du bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso
ARGAZKIA: BINKE
Igor Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak eta nazioarteko harremanetan adituak solasaldia eskainiko du bihar, ekainak 3, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 19:00etan izango da eta besteak beste, gaur egungo gerren inguruan arituko da.
Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira eta alderdiak ekitaldiak antolatzen ari dira haien proposamenak azaltzeko. Pasa den astelehenean esaterako, EH Bilduko Arnaldo Otegi eta Idurre Bideguren izan ziren Galdakaon.
Bihar, ekainak 3, beste saio bat antolatuko du EH Bilduk Galdakaon, zehazki, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.
Igor Zulaika EH Bilduko legebiltzarkide eta nazioarteko harremanetan aditua arituko da hitzorduan eta hainbat gai uztartuko du, besteak beste, gatazken areagotzea eta antifaxismoa Europan nola antolatu.