III. Zazpi Trokak mendi-lasterketa antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak apirilaren 20an
Ganguren Mendi Taldeak Zazpi Trokak mendi-lasterketaren hirugarren edizioa antolatuko du apirilaren 20an. Ibilbideak 22,5 kilometroko luzera izango du eta izena emateko epea zabalik dago.
Aurretik egindako bi edizioen arrakastaren ondoren, Ganguren Mendi Taldeak Zazpi Troka mendi-lasterketa antolatuko du hirugarrenez aurten. Apirilaren 20an izango da hitzordua eta honezkero izena eman daiteke webgune bitartez.
Aurtengo ibilbideak 22,5 kilometroko luzera izango du, 1.200 metroko desnibelarekin. Bizkaiko Mendi Lasterketa Txapelketaren barruan antolatu da lasterketa hau, maila absolutuan, gizon eta emakumezkoentzat. Lasterketa laburra ere antolatuko dute egun berean, 16 kilometrokoa.
Izena emateko dataren araberakoa izango da prezioa, baita federatuta edo ez egotearen araberakoa ere. Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.