Imanol Etxebarria galdakoztarrak bere lehen liburua argitaratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Imanol Etxebarria galdakoztarrak bere lehen liburua argitaratu du. ‘Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak’ du izena eta Ibaizabal argitaletxearekin kaleratu du.
Amaia unibertsitateko lehen mailako ikaslea da. Bere ama hil egin zen, aita itsasoan ibiltzen da eta izeko itsuarekin bizi da. Bere baitan eta bere inguruan gauza arraroak sumatzen hasi ahala, familiak ezkutatzen dizkion sekretuak agerian geratuko dira. Mundu berri batean murgilduko da, benetako errealitatea ezagutuko du, arriskutsua eta antzinatik gaur egunera arte dirauten mehatxuz betea.
Istorio hau hartu du abiapuntutzat Imanol Etxebarria galdakoztarrak bere lehen liburua argitaratzeko: ‘Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak’. Ibaizabal argitaletxearekin kaleratu du eta honezkero eskuragai dago, Durangoko Azokaren webgunean —azokan bertan ere, Landako Gunean—.
Etxebarria enpresa munduan ibili da luzaroan eta orain iraskuntzan murgilduta dago. Duela hilabete batzuk ordea, Amaiaren istorioa kontatu nahi izan zuen bere lehen liburuaren bitartez.