Gandasegiko kirolarien tropelak Iturrondo plaza bete zuen inauterietan
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Gandasegi
Kirola izan da aurten Gandasegi eskolakoek inauterietarako aukeratu duten gaia, eta ospatzera kalera irten ziren. Parte-hartzailez eta ikuslez lepo bete zuten Iturrondo plaza!
Gandasegiko kirolarien tropela kalera atera zen inauteriak ospatzeko. Kirola da aurtengo jaia ospatzeko aukeratutako gaia. Inauteriak oso festa dibertigarriak dira. Adituen ustez, «festen festa» da inauteri jaia. Alaia, koloretsua, umorez beterikoa. Zaharrek, gazteek, umeek mozorratuta kaleak eta plazak hartzen dituzte. Eguneroko beharrak alde batera utzita, lau egunetan, jaiaren itsasoaren itsasoan murgiltzen gara. Umorea, musika eta dantzaren uholde zoroa herri guztietako bazterretara barreiatzen da.
Inauterietan, gure irudimenaz, errealitateari buelta ematen diogu. Egun batez gure haurrak «Bat Formulako pilotuak, urpekariak, txirrindulariak, zesta-puntistak, igerilariak, eskiatzaileak, surflariak, arkulariak, txirrindulariak, golflariak, errugbi jokalari amerikarrak…» izan dira.
Udaberrirako hile bat eskaz falta dela inauterietan buru belarriz murgildu gara. 2019 an hasi ginen gure inauteri festa Galdakaoko kaleetara urreratzen. Pandemia urteek ezarritako parentisia atzera utzita, hirugarrenez, eskolatik atera gara galdakaoztarrekin gure umorea eta bizipoza partekatu nahian. Hamaikak aldera Gurtzeko plazan elkatu ginen kalegira egiteko. Eskolako txikiek, «bat formulako pilotuak», nola ez, aurrea hartu dute. Haien atzetik txirrindulariak , urpekariak, igelariak eta kirolari tropel osoa abiatu dira. Ibilbidea bukaturik iturrondo plazan elkartu gara denok bildutako jendearen aurrean dantza egiteko. Argazkietan ikus ditzakezuenez primeran pasa dugu.
Negua eta udaberria artean kokatzen dira inauteriak. Lotan izan den natura esnatzeko garaia heltzear dago. Duela bi aste kalera atera ginen eta makilekaz gogor astindu genuen lurra Santa Ageda egunean. Oraingoan, mozorraturik, kalegira algaratsuan atera gara kalera udaberrian ate joka dagoela aldarrikatzeko. Neguko egun hotzak, euritsu eta ilunak bukatzear dagoz. Aurrerantzean egun argiak, epelak, nagusituko dira eta zuhaitzak berdez jantziko dira naturaren ziklo berriari hasiera emanez.
Aurtengo inauteriei agur esan behar diegu. Agur,Agur! Egun gozo hauek gogoan, hurrengoak prestatzen hasiko gara. Gora Inauteriak!