
Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatzeko bilera irekia antolatu dute Usansolon biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Siberian Beauty
Usansolon indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eratu nahi dute Udalak eta eragileek, eta horretarako bilera antolatu dute biharko, martxoak 27. Txapelenan izango da eta herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
Indarkeria matxistaren aurka jarduteko Usansoloko protokoloa osatu nahi dute Udalak, talde feministak eta herriko eragileek. Horretarako, batzorde misto bat osatuko dute, protokoloa aktibatzeko bilera osatzeko.
Aldi berean, herritarren parte-hartzea eta bultzatzea ere garrantzitsua ere ikusten dute. Horregatik, bilera egingo dute bihar, martxoak 27, Txapelenan.
Saioa 19:00etan izango da eta herritarrak deitu dituzte parte-hartzera. «Sare feminista berria osatzera goaz!», adierazi dute Usansoloko Udalak eta talde feministak.