Iñigo Llames galdakoztarrak ‘Musika Km0’ lehiaketako bigarren saria irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Grupo Noticias
Euskal artistak ezagutzera emateko helburuz, ‘Musika Km0’ lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Grupo Noticiasek 18/70 garagardoaren laguntzarekin. Lorreine taldea izan da irabazlea, eta bigarren postua aldiz Iñigo Llames galdakoztarrak lortu du.
Iaz antolatu zen lehen aldiz artista berriei haien musika publikoaren artean ezagutzera emateko helburua duen ‘Musika Km0’ lehiaketak. Aurten bigarren edizioa egin du Grupo Noticiasek 18/70 garagardoaren laguntzarekin.
Aurkeztu zirenen talde eta bakarlari guztien artean, epaimahaiak sei aukeratu zituen eta publikoak bozkatu ditu irabazleak. Boto gehien jaso dituena Lorreine talde barakaldarra izan da eta bigarren postua aldiz Iñigo Llames galdakoztarrak lortu du.
Gazteak 21 urte ditu eta «gero eta gehiago pop soinuetara gerturatzen den» reggeatoia uztartzen du bere kantuetan.