Iritsi da Galdakaora Tanzaniako taldea, Folklore Bizian jaialdian parte hartzeko
TESTUA ETA IRUDIAK: Irati Alonso García
Gaur, uztailak 16, arratsaldean hasiko da Folklore Bizian jaialdia eta Tanzania eta Boliviako taldeak arituko dira aurtengo edizioan. Tanzaniako taldea iritsi da honezkero Galdakaora eta Andra Mari Talde antolatzaileko kideekin batu da.
Tanzaniako eta Boliviako taldeak arituko dira gaur, uztailak 16, hasiko den Folklore Bizian jaialdian. Ekimenaren 37. edizioa antolatuko du aurten Andra Mari Dantza taldeak, eta Galdakaon gaur eta bihar arituko dira taldeak.
Ostean Usansolon egingo da eta barikutik aurrera taldeek Sopela, Areatza eta Arrigorriaga bisitatuko dituzte, gaur Galdakaoko udaletxean egindako aurkezpenean Andra Mari Dantza Taldeko kideek azaldu dutenez.
Unai Zabala Andra Mariko presidenteak adierazi duenez, «37 urte dira Folklore Bizian jaialdia antolatzen hasi ginenetik eta oso aberasgarria da Galdakorentzat eta Bizkaia osoarentzat beste herrialdeetako kulturak ezagutzeko aukera izatea». «Oso eskertuta gaude Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duten laguntzagatik, eta baita beste laguntzaileekin egiten dugun elkarlanagatik», adierazi du Julen Sagarminaga Andra Mariko kideak.
Iñigo Hernando alkatea eta Edurne Espilla Kultura zinegotzia ere izan dira aurkezpenean, eta azken honek nabarmendu duenez, «beste kulturak ezagutzeak pertsona hobeagoak izateko aukera ematen gaitu». «Espero dugu eurek ere euskal kultura ezagutzeko aukera izatea», adierazi du Hernandok, eskerrak emanez Andra Mari Dantza Taldeari «urtero egiten duen lan handiagatik».
Tanzaniatik datorren taldea Lumumba da eta honezkero Galdakaon dago. Andra Mariko gazteekin egon dira gaur goizean eta ostean agerraldian parte hartu dute ere. «Oso pozik gaude. Janaria eta eguraldia asko disfrutatzen ari gara eta espero dugu zuok gure ikuskizunarekin disfrutatzea», adierazi dute Tanzaniako dantzariek.
Boliviako Balet Folclórico Manuel Acosta taldea berriz arratsaldean helduko da, zuzenean Galdakaon dantza ikuskizuna eskaintzeko. Hemen batu dugu jaialdian ikusi ahal izango diren ikuskizun guztiak, egunez egun:
Gaur, uztailak 16
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 17, eguaztena
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 18, eguena
Usansoloko Unkina kiroldegian, 20:00etan
Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 19, barikua
Larrabasterrako Urgitxieta plazan, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 21, domeka
Areatzako frontoian, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 22, astelehena
Arrigorriagako kiroldegian, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Hemen Unai Zabala Andra Mariko presidentearen eta Edurne Espilla Kultura zinegotziaren adierazpenak jaialdiaren inguruan: