Irteera, ibilbideak eta aire zabaleko gimnasia saioak, Galdakaoko adinekoentzat

Argazkia: Bizkaia Turismo.

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak herriko adineko pertsonentzako lau ekintza antolatu ditu irailerako. Hemen batu dugu parte hartzeko jakin beharrekoa.

Udako oporraldia amaituta, Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak herriko adineko pertsonak aktibo mantentzeko hilero egiten dituen ekimenak antolatzeari ekin dio berriz.

  • Aire zabaleko gimnasia: astelehenero, 10:00etatik 11:00etara. Astelehenetan eta eguaztenetan Ardanza parkean izango da. Martitzen eta eguaztenetan, berriz, Romualda Zuloaga parkean izango dira saioak. Parte hartu ahal izateko izen-ematea zabalik dago. Gehienez 20 pertsonako saioak izango dira.
  • Adinekoentzako olinpiadak: Irailaren 15ean, Kurtzeko plazan. Santakurtzetako jaietan zehar, punteria, arintasuna, oreka eta abarrekin zerikusia duten froga egokituen ginkana egingo da. Parte hartzen dutenentzako sariak eta sorpresa ugari egongo dira.
  • Bisita kulturala: Bilboko Euskararen Etxera, bi txandatan: lehena, euskaraz, irailaren 22an 12:00etan; gaztelerazkoa hilaren 29an izango da, ordu berean. Talde bakoitzean gehienez 15 lagunek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea beharrezkoa da irailaren 11tik aurrera.
  • Mendi ibilbidea: Irailaren 24an Larrabetzu-Zornotza ibilbidea egingo da, 12,88 kilometrokoa. Interesdunek irailaren 16ik aurrera izena eman ahal izango dute, 30 plaza bete arte.

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.

situs togel

situs toto