
Iskander Sagarminagak eta Eider Eibarrek hiru maratoi igerian egingo dituzte udan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kokoak Gara
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarra Ipar Kanalaren erronka egiten saiatuko da berriz udan, Eider Eibar ilustratzailearekin batera. Beste bi erronka egingo ditu ere, Katalinakoa eta Manhattanekoa, eta hemen batu ditugu bakoitzaren xehetasunak.
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak munduan gutxi batzuek egiten dituzten erronkak egin ditu azkenaldian Eider Eibar ilustratzailearekin batera, Kokoak proiektuaren baitan. Pasa den urtean esaterako, Ipar Kanala zeharkatzen saiatu zen, Ipar Irlandatik Eskoziara 45 kilometro eginez, baina bertan behera utzi behar izan zuen, BINKEk jaso zuen moduan.
Aurten berriz saiatuko da Eibarrekin batera ere abuztuan, eta horren aurretik beste bi erronka egitea aurreikusi du: Manhattanekoa eta Katalinakoa. Lehenengoa ekainaren 29an izango da eta Manhattaneko uharteari buelta emango dio. Hori burutu eta gero Kaliforniara joango dira eta han Katalinako itsasartea egingo du Sagarminagak uztailaren 7 eta 8an.
«Bi hauek lortzen baditut eta Mantxako kanala zeharkatu nuenez 2023an, koro hirukoitza lortuko nuke, munduan gutxi batzuk dutena», azaldu dio igerilariak BINKEri.
Erronka hauen prestakuntzan murgilduta dabiltza Sagarminaga eta Eibar honezkero eta informazioa eskaintzen joango dira horretarako sortutako webgunean.
