Itsasne Urkiaga lehenengoz Zegama-Aizkorri maratoian, Euskal Selekzioarekin

Argazkia: Itsasne Urkiagak bidalitakoa.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. edizioa lehiatu zen maiatzaren 27an, eta bertan parte hartu zuen Itsasne Urkiaga galdakoztarrak, Euskal Selekzioarekin. Maratoi ezaguna lehiatu zuen lehen aldia izan zen, eta 31. postuan heldu zen helmugara. Urkiagarekin hitz egin dugu esperientziaren inguruan.

Mende laurdena bete zuen pasa den domekan Zegama-Aizkorri mendi maratoi ezagunak. Ehunka zale batu ziren 25. edizioan inguruko mendietan korrikalariak animatzeko, antolatzaileen esanetan «historikoa» izan zen edizioan.

Elhousine Elazzaoui izan zen irabazlea gizonezkoen artean 3 ordu 45 minutu eta 7 segundoko denborarekin, eta emakumezkoen artean aldiz, Tove Alexandersson, errekorra hautsi zuenak 4 ordu, 8 minutu eta 9 segundoko denborarekin.

Parte-hartzaileen artean, asko izan ziren Zegama-Aizkorri maratoia lehen aldiz lehiatu zuten korrikalariak, haien artean Itsasne Urkiaga galdakoztarra.

Euskal Selekzioarekin lehiatu zuen, eta Urkiagak 31. postua lortu zuen emakumezkoen artean, 5 ordu, 29 minutu eta 37 segundoko denborarekin.

«Lasterketa baino hiru aste lehenago dorsala eskaini zidaten, eta zalantza barik baietza eman nuen. Dorsala espero bakoa zenez eta maratoi bat egiteko hain prest ez nengoenez, helburu nagusia disfrutatzea izan zen», aitortu dio galdakoztarrak BINKEri.

Oso pozik hasi eta amaitu zuen esperientzia Urkiagak: «Lehenengo kilometrotik asko disfrutatu nuen. Itzela da bertan batzen den jente piloa. Gainera, ibilbidean zehar zein helmugan familia eta lagunak egon ziren, eta horrek txutea eman zidan».

Gogorrrena aldiz, azken jaitsiera izan zen: «11 kilometro dira eta lasterketako perfila begituta ia dena aldapa behera zela ematen zuen, baina gorantza ere aldapatxu batzuk zeuden eta hanketarako gogorra izan zen».

situs togel

situs toto