Itzulia Women 2024 lasterketa Usansolotik eta Galdakaotik igaroko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Getty Images
Itzulia Women lasterketaren aurtengo edizioaren bigarren etapa Basaurin hasi eta amaituko da, maiatzaren 11n. Tartean, Usansolotik eta Galdakaotik igaroko da eta hemen batu ditugu ibilbidearen xehetasunak.
Itzulia Women lasterketaren hirugarren edizioa antolatuko da maiatzaren 10etik 12ra eta guztira 358,9 kilometro egingo dituzte txirrindulari parte-hartzaileek. Ibilbidea hiru etapatan banatuko da eta bigarrena, maiatzaren 11n, Basaurin hasi eta amaituko da.
Etapa honek hainbat herri igaroko ditu, tartean Usansolo eta Galdakao. Guztira 104 kilometro egingo dituzte etapa honetan eta Basauritik 10:45ean irten ostean, Arrigorriagatik, Ugaotik, Zeberiotik eta Lemoatik igaroko dira txirrindulariak.
Ondoren, 11:35 eta 11:41 artean, Usansolotik igaroko da lasterketa, Larrabetzura bidea hartu aurretik. Galdakaon aldiz, 12:40etik aurrera ikusi ahal izango dira txirrindulariak. Erletxetik sartuko dira herrira eta Galdakaon esprint berezia egingo dute 12:48 inguruan.
Ordutegiaren xehetasun guztiak ezagutu daiteke Itzulia Women lasterketaren webgunean.