Jaien erdialdean Patxiku doa Kuadrillen Txapelketako lehenengo postuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Patxiku
Atzo iritsi ziren 2023ko Santakurtzak bere erdibidera eta Kuadrillen Txapelketako puntu guztiak batuta errepasoa egin nahi izan du Binkek. Une honetan Patxiku taldea doa txapelketako lehenengo postuan, eta gertutik jarraitzen diote ondoko albistean batu ditugun beste lau kuadrillek.
Santakurtzek atzo, irailak 12, bete zuten bosgarren eguna eta horrela hamar eguneko jaiak erdibidera heldu ziren. Gaur Kuadrillen Txapelketako emaitzei errepaso egin eta emaitzak batu ditu Binkek argitalpen honetan.
Aurten 51 talde eta kuadrila ari da Santakurtzetako Kuadrillen Txapelketan parte hartzen, izan ere, bi kuadrilla txapelketatik kaleratu dituzte jaien hasierako igoeran ez parte hartzeagatik, derrigorrezko ekintza puntuagarria baita.
Guzti hauetatik badira jaien erdibidean dagoeneko 200 puntu edo gehiago lortu dituzte bost taldek eta ondoko zerrendan batu ditugu. Patxiku kuadrillakoak, azken hiru urteetako irabazleak, dira lehen postuan momentuz, 265 punturekin.
Hauek dira, Santakurtzetako erdibidean, 200 puntu baino gehiago eskuratu dituzten kuadrilak:
- Patxiku, 265 puntu.
- Erdu mizkatan, 220 puntu.
- Trikiriki, 215 puntu.
- Dekantzekoz, 200 puntu.