Jaien erdibidea eginda, Patxiku doa momentuz Kuadrilen Txapelketan lehen
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Patxiku kuadrila
Atzo iritsi ziren 2022ko Santakurtzak bere erdibidera, eta Kuadrilen Txapelketako puntu guztiak batuta errepasoa egin gura izan du Binkek jaien erdibidea beteta. Une honetan Patxiku taldea doa txapelketako lehenengo postuan, eta gertutik jarraitzen diote ondoko albistean batu ditugun beste sei kuadrilek.
Jaiek atzo, irailak 13 martitzena zela, bete zuten bosgarren eguna. Hamar eguneko Santakurtzetan beraz, erdibidea egin dute pandemiaren osteko lehenengo jai galdakoztar handiek. Eta gaur, Santakurtz Eguna, Koadrilen Txapelketako emaitzei errepaso egin eta atzoko playback txapelketara arteko puntuazioak ekarri ditu Binkek argitalpen honetara.
Aurten 51 talde eta kuadrila ari da Santakurtzetako Kuadrilen Txapelketan parte hartzen —hiru kuadrila txapelketatik kaleratu dituzte jaien hasierako igoeran ez parte hartzeagatik, derrigorrezko ekintza puntuagarria baita—. Denetariko emaitzak lortu dituzte, badira punturik eskuratu ez dutenak, dozenaka batzuk batu dituztenak, edota orain arte ehundik gora lortu dituztenak ere.
Ondoko zerrendan batutako kuadrilek aldiz, berrehundik gora puntu eskuratu dituzte dagoeneko, eta 300 baino gehiago irabazi dituzte jaien erdibidean lehenengo postuan diren Patxiku kuadrilakoek —azken urteetako irabazleek—.
Hauek dira, Santakurtzetako erdibidean, 200 puntu baino gehiago eskuratu dituzten kuadrilak:
- Patxiku, 315 puntu.
- Erdu Mizkatan, 280 puntu.
- Antzeko, 230 puntu.
- Bertan Behera, 225 puntu.
- Dekantzekoz, 215 puntu.
- Triloks, 205 puntu.
- Piperrak, 200 puntu.
Gainontzeko puntuazioak ezagutzeko, ondoko fitxategia deskargatu dezakezua —irailaren 13an eguneratuta—: