Jaikiriki: «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»
Jaikiriki kuadrila @jaikiriki
BINKE / 2020ko uztaila
«Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»
GALDERAK: Pochetas kuadrila @pochetasactivas
Zuen kuadrilaren izena nondik dator? Gure burua definitzeko hainbat ezaugarri on bururatzen zaizkigu, baina aipagarriena irudimen handiko mutilak garela da. Gainera, jaia ere betidanik gustatu izan zaigu, eta halako batean, trago batzuk hartzen geundelarik, izen hori bururatu zitzaigun.
Berriro ere konfinatu beharko bagina, zein kuadrilarekin konfinantuko zinatekete? Galdera alderantziz egin duzuela uste dugu; hau da, zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu? Ez daukagu erantzun zuzenik, baina argi dago zozketa handi bat egin beharko genukeela. Hala ere, bereziki berrogeialdiaz geroztik Piztu Papaya kuadrillarekin sortu dugun harreman estua eta oparoa da.
Aurreko udekin alderatuz, aldaketa handiak egongo direla uste duzue? Guk gure uda jada antolatuta daukagu. Arratsaldeko seietatik gaueko hamaikak arte Aterpen eta Zurruten egongo gara. Jarraian, 2rrutera jolastera —baita futbolinean ere—, eta gaueko ordu bietatik goizeko seietara, Jazzgin.
Hurrengo Galdakaoko jaietako kuadrila txapelketan parte hartuko duzue? Lehiak sortu dira azken urte hauetako playbacketan. «Peace and love», neskak. Guk argi daukagu benetako txapelketa txosnetan jokatuko dela.
Zelako esperientzia izan da zuen txamia Tolmokush kuadrilaren esku uztea? Betiko kontua, guk uzten duguna, haiek hartzen dute. Baina argi izan txami horren benetako jabeak gu garela…
Pelikula bat aukeratu beharko bazenute zuen kuadrila deskribatzeko. Zein izango litzateke? «Project X». Festak, desfasea, barreak, umorea, adiskidetasuna… Gure identitatea definitzen duten oinarrizko balioak dira. Egia esan, pelikula hori ikusi genuenean, gure buruak nahiko islatuta ikusi genituen. Gainera, protagonista gure kuadrilan dago.
Azaldu zuen kuadrilan azken aldian gertatu den edo garrantzitsua den gertakizun edo sekreturen bat. Mago batek ez ditu inoiz bere trikimailuak partekatzen.
Jakin, badakigu ligatzen azkarrak zaretela. Galdakaoko ze taberna gomendatzen duzue ligatzeko? Dena ezin dizuegu azaldu. Bidali egiguzue Instagram bidez mezu pribatu bat zuen kezka guztiekin. Hori bai, maisu hutsak garenez, hartu paper zati bat eta boligrafo bat, guk esandako den-dena apuntatzeko.
Nork erabiltzen du gehien Instagrama ligatzeko? Hori bai, jakin beharko zenukete horretan kuadrilarik adituena Pochetas dela. Gaur egun, sare sozialetan adituak diren bizpahiru «Comunity Manager» ditugu elkarlanean. Noizean behin Instagramen erreakzioei nahi gabe ematen diegu, gehienbat suaren emotikonoari, baina ez kezkatu, horretarako gurean suhiltzaileak ditugu.
Mutilak, noizko gurekin trago bat? Barkatu neskak, baina Fernando Simonek dioenez, «segurtasun tartea mantendu» behar dugu. Ez ahaztu!