«Jarduera fisikoa etxean», Eneko Sanchez
Eneko Sanchez Mencia
BINKE / 2020ko apirila
Jarduera fisikoa etxean
Bizitzen ari garen egoera hau, belaunaldi askorentzat behintzat, inoiz bizi izan ez dugun gauza bat da. Gure gizartea eta kultura ez dago prest hilabete luzez etxean egoteko, gu gehiago gara bizitza gure etxetik at egitekoak, poteoan joateaz, mendira joateaz…
Honek pertsona bakoitzaren gauzarik onenak eta txarrenak atera ditzake, baina badaude hainbat gauza positibo atera ditzakegunak konfinamendu egoera honetatik… hainbat eta hainbat daude sedentarismo hutsetik jarduera fisikoa egitera pasako direnak!
Ez dut mundua deskubrituko esaten badut gure inguruan baditugula asko eta asko ez dutela inolako jarduera fisikorik egiten beraien egunerokotasunean, nahiz eta denok dakigun jarduera fisikoa egiteak gure immunologia-sistema hobetzen duena —Osasunaren Mundu Erakundeak egunean 30 minutu gutxienez egitea aholkatzen du—.
Aprobetxa dezagun etxean gaudela jarduera fisiko apur bat egiteko edo behintzat egiten hasteko. Osasun arloaz aparte, denbora kudeatzen lagunduko gaitu, edota errutina batzuk ezartzen, edo aspergarritasun maila baxutzen, edo ze demonio besteek egiten dutela ikusiz sare sozialetatik ni ere motibatzeko!
Hori bai, amesgaizto hau bukatzen denean, jarraitu hasi zarena egiten!