
Jasone Osoro idazleak ‘Azaleko Autorretratuak’ solasaldia eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gotzon Aranburu/Foku
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu dute Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek martxoan zehar. Honen baitan, Jasone Osoro idazleak ‘Azaleko Autorretratuak’ solasaldia eskainiko du etzi, martxoak 27.
Musika, dantza, literatura eta beste hainbat alorretako ekintzak antolatu dituzte Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek martxoan zehar, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Etzi esaterako, martxoak 27, Jasone Osoro Igartua idazlea helduko da Torrezabal Kultur Etxera. ‘Azaleko Autorretratuak’ solasaldia eskainiko du eta emakumeak literaturan nola agertzen diren aztertuko du, ikuspegi feministatik.
Saioa 18:30ean izango da eta Mairi Emakume Feminista Batzak antolatu du, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.