Jeremias Sebastian Ledezmak domina bi lortu zituen Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartu zuen Jeremias Sebastian Ledezmak, eta domina bi lortu zituen hitzorduan: brontzezkoa banaka eta zilarrezkoa binaka.

Duela bi asteburu Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen berrogeita hirugarren edizioa antolatu zen. Hitzordu horretan kirol ezberdinetako lehiaketak antolatu ziren, tartean tenisekoak Arrasateko Musakola kiroldegia

Horietan Jeremias Sebastian Ledezma galdakoztarrak parte hartu zuen, eta domina bi lortu zituen.

Gazteak brontzezko domina eskuratu zuen banaka, eta binaka aldiz, zilarrezkoa.

situs togel

situs toto