Jon Azkuetak ‘El último amanecer de agosto’ liburua argitaratu berri du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Jon Azkueta usansolotarrak ‘El último amanecer de agosto’ liburua argitaratu berri du. Euskal Herrian oinarritutako eleberria da, Usansolon eta Bizkaiko beste hainbat herritan kokatzen dena.
Jon Azkueta usansolotarrak 2020an argitaratu zuen bere lehen eleberria paperean, ‘Huyendo del vicio. Parte I’ izenpean. Iaz aldiz. eleberri horren moldaketa argitaratu zuen, kasu honetan Planeta editorialarekin. Orain, hain zuzen Planeta editorialarekin ere, eleberri berri bat argitaratu du: ‘El último amanecer de agosto’.
Euskal Herrian oinarritutako eleberria da, Usansoloko jauregi batean eta Bizkaiko hainbat herritan kokatzen dena. Hiru lagunen istorioa abiapuntu, abuztuko azken egunsentiaren inguruan aritu da Azkueta lan honetan.
Liburua sinatzen izango da Azkueta irailaren 20an Bilboko Campus Liburutegian, 19:00etatik aurrera.