Jon Ortega galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Naiara Pérez de Villareal eta Galdakaoko Udala
Jon Ortega galdakoztarrak irabazi du aurtengo Santakurtzetako kartel lehiaketa eta gaztearen irudiak iragarriko ditu Galdakaoko jaiak. Haur eta gazte kategorietan Malen Goikoetxea eta Amaia Gojenola izan dira garaileak.
Ane Legarreta eta Gorka Krutzaga izango dira aurtengo Santakurtzetako protagonistetako bi. Orkestra zuzendaria pregoilaria izango da eta honen ostean Txandapa kuadrilako gazteak txupinazoa botako du, Binkek jaso zuen moduan.
Atzo iragarri zuen Udalak eta agerraldi berean ezagutzera eman zuen Jon Ortega galdakoztarra dela aurtengo Santakurtzetako kartel lehiaketaren irabazlea. Gaztearen irudiak Galdakaoko jaiak iragarriko ditu, «herrian sortzen den bizipoza eta giroa» transmitituz.
Kartelaren lehiaketaren bigarren saria ere galdakoztar batentzat izan da: Endika Garcia. Haur eta gazte kategorietan Malen Goikoetxea eta Amaia Gojenola izan dira garaileak.
Ekintzei dagokienez, ez dute egitarau osoa argitaratu, baina 157 ekintza antolatuko direla iragarri zuen Udalak. Haien artean, ETS, Iseo & Dodosound, EH Sukarra eta Esne Beltza taldeen kontzertuak.