Jone Ibañez futbolari galdakoztarra Euskal Selekzioarekin gaur jokatzeko deitu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: SD Eibar
Gaur, abenduak 20, emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurkako futbol partida jokatuko du 19:00etan Gasteizko Mendizorrotza zelaian. Partidan parte hartuko duten jokalarien artean Jone Ibañez galdakoztarra deitu dute.
Athleticen ia hamar urte eman zituen Jone Ibañez futbolari galdakoztarrak. Bere etxea izandako Lezama utzi eta Galiziara joan zen Depor Abanca taldean aritzeko eta orain Eibarren jokatzen du. Gaur Euskal Selekzioarekin jokatzeko deitu dute, Txileren aurka 19:00etan Gasteizko Mendizorrotza zelaian.
Erdilariak 2015ean egin zuen debuta Athleticekin, orotara 78 partida jokatu zituela zurigorri bezala. Galizian aldiz, 27 partida jokatu zituen eta denboraldi honetan Eibarren dabil, Primera Federación ligako lehen postuan direla gaur egun.
Gaur ordea, Txileren aurka jokatzeko aukera izango du futbolari galdakoztarrak. Partidarako deitutako jokalari guztiak hauek dira:
· Atezainak: Amaia Peña (Athletic Club) eta Maitane Zalba (Osasuna).
· Defentsak: Nerea Nevado (Athletic Club), Ane Etxezarreta (Real Sociedad), Iraia Iparraguirre (Real Sociedad), Irati Urruzola (Osasuna) eta Itziar Gastearena (Granada).
· Erdilariak: Jone Ibañez (Eibar), Leire Baños (Levante), Nerea Eizagirre (Real Sociedad), Arene Altonaga (Eibar) eta Maite Zubieta (Athletic Club).
· Aurrelariak: Amaiur Sarriegi (Real Sociedad), Patricia Zugasti (Osasuna), Maitane Vilariño (Osasuna), Marta San Adrian (Alaves), Cecilia Marcos (Real Sociedad) eta Ane Miren Martínez de la Hidalga (Alaves).