Jose Miguel Olazabalaga sukaldariak sei masterclass eskainiko ditu Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aurten ere Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak sei masterclass eskainiko ditu Galdakaon, apirilean eta maiatzean. Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian antolatuko dira eta doakoak izango dira.
Aurreko edizioetan arrakasta handia izan zuten Jose Miguel Olazabalaga sukaldariak Galdakaon eskainitako masterclassak eta aurten ere galdakoztarraren eskutik saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak. Aizian jatetxeko sukaldariak eskainiko dituen klaseak Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian antolatuko dira 18:00etatik 19:30era, eta doakoak izango dira.
Hauek dira aurten antolatuko diren saioen datak:
- Apirilak 19: gonbidapenak dagoeneko eskuragarri
- Apirilark 26: gonbidapenak eskuragarri apirilaren 20tik aurrera
- Maiatzak 10: gonbidapenak eskuragarri apirilaren 27tik aurrera
- Maiatzak 17: gonbidapenak eskuragarri maiatzaren 11tik aurrera
- Maiatzak 24: gonbidapenak eskuragarri maiatzaren 18tik aurrera
- Maiatzak 31: gonbidapenak eskuragarri maiatzaren 25etik aurrera
Saioei buruzko informazio gehiago ezagutu daiteke Galdakaoko Udalak saio hauetarako sortu duen webgunean. Honetan sukaldariak egingo dituen errezetak ere eskuragarri izango dira eta baita nutrizio gomendioak ere.
Gonbidapenak Torrezabal Kultur Etxeko txarteldegian, www.galdakao.sacatuentrada.es atarian, eta leihatilan ekintza hasi baino ordubete lehenago eskuratu daitezke, lekuak amaitu arte.