Joseba Loroño, txapeldun Espainiako medikuen txirrindularitza lasterketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Medikuen Elkargoa
Zapatuan, ekainak 1, Espainiako Medikuentzako XV. Txirrindularitza Txapelketa antolatu zen Valladoliden eta ehunka parte-hartzaile batu ziren hitzorduan. Besteak beste, Joseba Loroño aritu zen lasterketan eta galdakoztarrak garaipena lortu zuen master 60 kategorian.
Valladolidek Medikuen Espainiako Txirrindularitza Txapelketaren XV. edizioa hartu zuen zapatuan, ekainak 1. Ibilbidea Valladolid hirian hasi zen eta parte-hartzaileek 70 kilometro igaro zituzten Arroyo de la Encomiendara heldu arte.
Kategoria ezberdinetako ehunka kirolari batu ziren txapelketan, eta horien artean izan zen Joseba Loroño. Galdakoztarrak 2 ordu, 4 minutu eta 46 segundoko denbora egin zuen eta honekin garaipena lortu zuen master 60 kategorian.
Maila horretako bigarren postua Antonio Navarrok lortu zuen eta hirugarrena Francisco Gomezek. Kategoria absolotuan aldiz, Ruben Herrerosek irabazi zuen.