Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren Galdakaoko saioa atzeratu egin dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Galdakaoko Udalak hamazortzi ikuskizun antolatu ditu ekainera bitarte Torrezabal Kultur Etxean. Haien artean, Joseba Sarrionaindiaren hitzak eta Ines Osinagaren musika uztartzen dituen ‘Katuen kontuak’ saioa iragarri zuen biharko baina atzeratu egin dute.
Zaletasun eta adin ezberdinentzat zuzendutako hamazortzi ikuskizun hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeak ekainera bitarte. Haien artean, ‘Katuen kontuak’ saioa iragarri zuen biharko baina atzeratu egin dute. Data berria zehazten denean horren berri emango du Binkek.
Joseba Sarrionaindiaren hitzak, Ines Osinagaren musika eta Itziar Garaluzeren irudiak uztartzen ditu ikuskizun honek. Egileen hitzetan, «bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia».
Programa zabal honen lehen saioa hortaz zapatuan izango da, urtarrilak 28. Torrezabalek Marmar teatroaren ‘Arrainak bihotzean’ antzezlana hartuko du eta beste hainbat ikusteko aukera izango dute herritarrek hurrengo asteetan zehar, Binkek batutako moduan.