Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Aizian jatetxea itxi beharko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aizian jatetxea
Duela hogei urte ireki zuen Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Aizian jatetxea Bilbon eta urte amaieran itxi beharko duela iragarri du. Meliá hotelaren beheko solairuan kokatzen da jatetxea eta katearen jabeak ustiapen akordio batera heldu dira lokalari beste erabilera bat emateko hurrengo urtetik aurrera.
Abenduaren 22an hogei urte beteko dira Josemi Olazabalagak Aizian jatetxea Bilbon ireki zuenetik. Galdakoztarrak arrakasta handia izan du urte hauetan eta jarraitzen izaten duen arren, jatetxea itxi beharko duela iragarri du.
Urte amaieran utzi beharko dute Meliá hotelaren beheko solairuaren lokala izan ere, katearen jabeak ustiapen akordio batera heldu dira lokalari beste erabilera bat emateko hurrengo urtetik aurrera.
Olazabalaga orduko Sheraton hoteleko Aizian jatetxera heldu zen sutegi onenetako batzuetatik igaro ondoren. Gaztea zela hasi zen Bizkaiko hiriburuko Goizeko Kabi zaharrean, Zalacain madrildarrera eta Gernikako Baserri Maitera jauzi egiteko.
El Bulli eta Martín Berasateguirekin ere egin zuen lan eta 1992an finkatu zen, Galdakaoko Andra Mariko sukaldeburu bihurtu zenean. Aizianen Michelin izarra lortu zuen baina hurrengo urtean kendu zioten.