Kaleetako egokitze lanetarako furgonetak berritu ditu Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Jasangarritasuna bultzatzeko helburuz, Galdakaoko Udalak kaleetako konponketa eta egokitze lanetarako udal langileek erabiltzen dituzten ibilgailuak aldatu ditu. Bi berri erabiltzen dituzte dagoeneko eta beste bi jasoko dituzte, guztiak elektrikoak.
Galdakaoko kaleak konpondu eta egokitzeko langileek erabiltzen dituzten ibilgailuak aldatu ditu Udalak. Orain arte erabili dituztenak zahartu dira eta irudia «modernoagoa» bihurtzeko helburuz, berriak erosi dituzte.
Dagoeneko bi berri erabiltzen dituzte brigadako langileek eta beste bi helduko dira hurrengo egunetan, Udal Gobernuak jakinarazi duenez. Jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, elektrikoak dira guztiak.
Ingurumena babesteko helburuz beste hainbat neurri hartu ditu Galdakaoko Udalak, hala nola, urte honetatik aurrera udaltzainek bizikleta elektrikoan patruilatzea.