Kaleko tenperatura altuetatik babesteko guneak eskaini ditu Galdakaoko Udalak

Argazkia: Pheelings Media.

Bero itolarri historikoa ari da Euskal Herri osoa sufritzen, eta ondorioz alarma gorria ezarri dute euskal erakundeek. Horren aurrean, tenperatura altuetatik ihes egiteko hiru klima-babesgune jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura. Baina, zeintzuk dira?

Fenomeno meteorologikoek ekar ditzaketen ondorio larriak saihestu eta herritarrei gomendioak emateko ezartzen dira alertak eta alarmak. Denen ahotan dabilen azkena: Eusko Jaurlaritzak tenperatura altuengatik ezarri duen alarma gorria, muturrekoena.

Aurreikuspenen arabera, 40 gradu inguruko tenperaturek eguaztenera bitarte eutsiko diote, horregatik alerta laranjaren eta alarma gorriaren arteko ‘dantzara’ behartuta egongo gara euskal herritarrak.

Horren aurrean, Galdakaoko Udalak «klima-babesgune» gisa erabiliko diren hainbat espazio jarri ditu herritarren eskura, «beroari aurre egiteko eta tenperatura altuetatik babesteko gune fresko eta seguruak eskaintzeko» asmoz.

Maximo Moreno Musika Eskolako areto nagusia, Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa gela eta Kurtzeko frontoia egongo dira erabilgarri herritarrentzat, 09:00etatik eta 21:00etara.  

Klima-babesgune hauek hiru egunez ezarri ditu Udalak baina, «beharrezkoa balitz, neurri horien iraupena luzatzea aztertuko» duela iragarri du ohar bidez.

situs togel

situs toto