Herritarren artean jarduera fisikoa eta bizimodu aktiboa sustatzeko helburuz, kalistenia jardunaldia antolatuko du Galdakaoko Udalak zapatuan. Saioa Plazakoetxen izango da, eta adin eta maila guztiei zuzenduta egongo da.
Galdakaoko Udalak ohitura osasungarriak sustatzen jarraitzen du, eta bide horretan kalistenia jardunaldia antolatuko du zapatuan, ekainak 20.
Ekimena Plazakoetxeko kalistenia parkean egingo da, 11:00etatik 12:30era, eta parte hartzea doakoa izango da.
Jardunaldia adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta dago, bai diziplina honetan lehen urratsak eman nahi dituztenei, bai aurretik esperientzia duten eta euren trebetasunak hobetzen jarraitu nahi dutenei. Saioan zehar, begirale espezializatuek ariketak eta teknikak azalduko dituzte, parte hartzaileen behar eta gaitasunetara egokituta.
Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena online formularioaren bidez, plazak mugatuak baitira, eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.




