Kantu Kolorek Galdakaon grabatutako «Stop plastic» bideoklipa kaleratu du
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Kantu Kolore
Kantu Kolore talde galdakoztarrak «Stop plastic» abestiaren bideoklipa kaleratu du gaur, Klimaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Galdakaon eta galdakoztarrekin grabatuta. Bideoklipa ikusi gura?
Klimaren Aurkako Nazioarteko Egunean, urriaren 24an, Kantu Kolore talde galdakoztarrak «Stop plastic» kantuaren bideoklipa kaleratu du. Kantu honek, izenak berak ingelesez dioen legez, plastikoa du berbagai. Gainera, Galdakaon eta galdakoztarrekin grabatu dute kideek bideoklip berria.
Taldeak berak Binkeri aitortu dionaren arabera, «plastikoak ahalik eta gutxien erabiltzeko aldarrikapena» egin gura du bideoklip honen bidez Kantu Kolore talde galdakoztarrak, eta horretarako, besteak beste Zuhatzuko Skatepart estalian grabatutako lana argitara eman du gaurko eguna baliatuta.
Taldeko kideekin batera dantzan ageri dira beste hainbat dantzari, denak neskak eta gehienak galdakoztarrak. Hauek dira dantzariak: Oihane García, Eider Etxeandia, June Agirre, Mirari Martin, Maialen Torre, Ainhoa Arevalo, Saioa Fernandez, Irati Simarro, Irune Azkuna eta Irune Astarloa.
Gainera, bideokliparen grabaketarako Alba Gutierrezen laguntza handia ere jaso zuten lan-taldekoek.