Kendutako landareak herritarren artean banatuko ditu bihar berriro Galdakaoko Udalak
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Udako loreak kendu eta neguko landareak jartzen ari dira egunotan Galdakaon Udaleko langileak. Kendutakoak herritarren artean banatu zituzten pasa den astelehenean eta bihar, maiatzak 16, berriro egingo dute udaletxe ondoan 9:30-13:00 ordutegian.
Uda helduko da gutxi barru eta urtero moduan aro honetako landareak jartzen ari da egunotan Galdakaoko Udaleko langileak. Udako loreak kentzen ari dituzte lehenbizi eta hauek herritarren artean banatu dituzte ostean.
Astelehenean langileek udaletxe ondora eramango zituzten kendutako loreak eta bertaratu ziren herritarren artean banatu zituzten.
Bihar, maiatzak 16, berriro banatuko dituzte kendutako loreak udaletxe ondoan 09:30-13:00 ordutegian edo amaitu arte. «Gustuko duenak landareak hartu eta etxean zaintzeko» gonbitea egin du Udalak.