Kendutako landareak herritarren artean banatuko ditu gaur Galdakaoko Udalak
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Neguko landareak kendu eta udaberriko loreak jartzen ari dira egunotan Galdakaon Udaleko langileak. Ohi duten moduan, kendutakoak herritarren artean banatuko dituzte gaur goizean udaletxe ondoan.
Negua atzean utzi dugu honezkero eta udaberriarekin batera, landareak aldatuko dituzte Galdakaoko Udaleko langileek. Neguko o loreak kentzen ari dira lehenbizi eta hauek herritarren artean banatuko dituzte.
Gaur bertan, maiatzak 13, banatuko dituzte landareak herritarren artean udaletxe ondoan, 9:30ean, Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez.
Lehenago amaitzen ez badira, herritarrek 13:00era arte eskuratu ahal izango dituzte gustuko dituzten landareak.