Kiroldegietako langileek deitutako grebak eragina izan dezake Galdakaon ere
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udalak
Bizkaiko kiroldegietako langileek datozen bi asteetarako bost greba egun antolatu dituzte: otsailaren 28 eta 29rako eta martxoaren 4, 5 eta 9rako. Galdakaoko kiroldegietan ere eragina izan dezakete greba egunek, irekieran zein bertan ematen diren zerbitzuetan.
Mobilizazioekin jarraitzen dute Bizkaiko Lokal eta Kirol Zelaietako langileek. ELA, CCOO eta LAB sindikatuek udalek «gero eta gehiago murrizten dutela kiroleko gastua», eta sektore horretako langileak dira «ondorioak gehien» pairatzen dituztenak.
Hurrengo bi asteetan ere mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek. Zehazki, bost greba egun deitu dituzte: otsailaren 28 eta 29rako eta martxoaren 4, 5 eta 9rako.
Galdakaon ere eragina izan dezakete greba egunek, kiroldegien irekieran zein bertan ematen diren zerbitzuetan.
Galdakaoko Udala, ikastaroen antolatzailea den heinean, erabiltzaileei dagokien dirua itzultzea erabaki duela jakinarazi du. Kirol ikastaroetako saioak galdu dituzten erabiltzaileei, jaso ez dituzten saioei dagokien diru kopuru proportzionala itzuliko die, ofizioz, gatazka amaitutakoan. Ondoren, Udala bera konponduko da Guedanekin, enpresak bueltatu beharreko diruari buruz.
Udalak «gatazka lehenbailehen konpontzeko ahalegina eskatzen du, beste behin».