Laburbira zirkuituan eskainiko da Galdakao protagonista duen ‘Erlojupekoa’ filma
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bira Produkzioak
Iazko ekainean Torrezabalen estreinatu zen Galdakaon grabatutako ‘Erlojupekoa’ filma. Orain, martxoaren 6tik apirilaren 25era, euskal aretoetan ikusteko aukera izango da, Laburbira euskarazko film laburren zirkuituaren 20. edizioaren barnean.
Bira Produkzioak taldeko Leire Egañak zuzendu duen eta Lore Nekane Billelabeitia aktorea protagonista duen ‘Erlojupekoa’ laburmetraia Galdakaon eta galdakoztar zein usansolotarrekin grabatu zen. Herrian bertan egin zen estreinaldia ekainean, Torrezabalen, Binkek jaso zuen moduan.
Bizikletan enkarguak banatzen dituen rider bat protagonista duen film hau euskal aretoetan izango da ikusgai orain, Laburbira euskarazko film laburren XX. zirkuituaren barnean. Euskal Herri osoan ekoitzitako beste sei filmekin batera, martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean eskainiko da.
Aurreko edizioetan hogeita hamar herri ingurutan eskaini ziren Laburbiran bildu ziren filmak eta oraingoan ere horrela izatea espero dute. Horretarako, izena eman dezakete udalek eta elkarteek webgunean otsailaren 12ra arte.
Galdakaon grabatutako ‘Erlojupekoa’ filmarekin batera, beste sei ikusi ahal izango dira aurtengo Laburbira zirkuituan: Marina Perosanz zuzendariaren ‘Muskil’; Maria Bartolome, Eric Campos eta Martinen ‘Olatuen Isiltasuna’; Maider Oleagaren ‘Irrits’; Josu Martinezen ‘Hitzak’; Ane Cuestaren ‘Asko falta da?’ eta Iulen Aranaren ‘Koadro goiari heldu’.