Lagun Onak taldeak Sasikoa Durangoren kontra jokatuko du Areto Futboleko Euskal Kopa

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Lagun Onak taldearen sareetatik

Lagun Onak talde galdakoztarrak Sasikoa Durangoren aurka jokatuko du Areto Futboleko Koparen lehen kanporaketa. Partida irailaren 17 edo 18an izango da, Euskadiko Futbol Federakundeak ezagutzera eman duenez.

Pixkanaka aurredenboraldiak hasten hasi dira eta gutxiago geratzen da taldeak berriz jokatzen hasteko. Lagun Onak talde galdakoztarrak ere gogor hasiko du denboraldia, Areto Futboleko Koparen lehen kanporaketarekin hain zuzen.

Galdakoztarrak Durangoko Sasikoa taldearen aurka jokatuko dute, irailaren 17 edo 18an, Euskadiko Futbol Federakundeak ezagutzera eman duenez.

Txapelketaren lehenengo txanda honetan parekatzeak lurraldeka egin dira. Irizpide hau errespetatzeko, zozketa bidez aukeratutako Bizkaiko hiru talde libre geratu dira: Soloarte, Santurtzi eta Elorrioko Buskantza. Gainontzeko kanporaketak aldiz hauek izango dira:

Sasikoa Durango-Lagun Onak

CD Sasikoa Durango -Lagun Onak CDA GDKO

CDF Artarromo Getxo-CD Hegalariak Suelbat

CD Beti Araba D13 Futsal-Ibaialde Salburua FC

Hamaika Guk AA-Aguraingo Oriamendi Lezao KE

KE Lauburu Ibarra Mahala-Martutene KE

CDF Artarromo Getxo-CD Hegalariak Suelbat

CD Beti Araba D13 Futsal-Ibaialde Salburua FC

Hamaika Guk AAF-Aguraingo Oriamendi Lezao KE

KE Lauburu Ibarra Mahala-Martutene KE