BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Larraitz Lezameta: «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

Larraitz Lezameta: «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

Binke
2020-02-01
1082
0

Larraitz Lezameta, Frankfurten irakasle
BINKE / 2020ko otsaila

«Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Etxepare Institutuaren bitartez, Frankfurteko «Goethe-Universität Frankfurt am Main» unibertsitatean dabil Larraitz Lezameta Moragues galdakoztarra irakasle, «euskara irakurle» lanetan.

Enbaxadoreak izeneko atalaren barruan «sartu» daiteke duda barik Larraitz Lezameta (1994, Galdakao). Baina bere egoera ez da edozelangoa, nahiz eta bera ere Euskal Herritik kanpo bizi. Joseba Sarrionandiari begiratu ohi diogu sarri, Habanan euskara eta euskal kultura irakasle dabilela-eta. Bada, Lezameta galdakoztarra Frankfurten dabil antzera.

Zelan amaitu dezake batek Alemanian irakasle? Galdera ona!

Nondik etorri zitzaizun alemana ikasteko ideia ba? Itzulpengintza eta Interpretazioa Gasteizen ikasteko, hirugarren hizkuntza moduan frantsesa, alemana edo errusiarra aukera daiteke. Frantsesa ez zait asko gustatzen eta Errusian hotz handia egiten du. Orduan, ba alemanarekin ausartu nintzen!

Eta ondo baino hobeto ibiliko zara, txoritxo batek C1 azterketa ere gainditu duzula esan digu-eta! Euskara gatxa dela askotan entzuten dugu… baina alemana ez da atzean geratzen! Erasmus joan nintzen Alemaniara 2013an, gero unibertsitatean, hizkuntza eskolan eta nire kontura jarraitu nuen, baina beti atera izan zait zerbait hemen edo han, eta hizkuntza batekin konstantea izatea oso garrantzitsua da. Urte pare batez alemana ahaztuta izan ostean, iaz Vienara joan nintzen lanera eta bederatzi hilabetez hiru ikastaro trinko egin nituen jarraian. Bere fruituak eman ditu eta hein batean horri esker nago gaur hemen, Frankfurten.

Zer da zehazki bertan egiten duzuna? Frankfurteko Unibertsitateko euskara irakurlea naiz. Etxepare Institutuak atzerriko hainbat unibertsitatetan ditu irakurletzak eta ni Frankfurten nago. Baskisch 1, Baskisch 2, Baskisch 3 eta Baskische Landeskunde seminarioak ematen ditut eta unibertsitateko Euskal Liburutegia kudeatu.

Euskara eta euskal kultura alemanei erakutsi? Baina, badute interesik ala? Ikusten duzunez, lana daukat bai. Batzuek gaztelania edo frantses ikasketak egiten dituzte unibertsitatean eta horrela izaten dute euskararen berri. Beste batzuek hizkuntzalaritza ikasten dute… eta ergatiboa ikastera datoz!

Zer da bertakoei gehien harritzen diena gure hizkuntza eta kulturatik? Hizkuntzari bakarrik erreparatuta, badugu zer kontatu. Europako hizkuntza isolatu bakarra da euskara. Baita Europa mendebaldean hizkuntz-familia indoeuroparretik ez datorren bakarra ere. Europa osoan euskara eta hizkuntza fino-ugriarrak dira hizkuntz-familia indoeuroparraren barruan sartzen ez direnak; finlandiera, hungariera, estoniera… baina haiek hizkuntz-familia beretik datoz. Hori bakarrik kontatuta, liluratuta geratzen dira. Euskarak gaur egun Interneten duen presentziak ere harritzen ditu. Hizkuntza txikia izateko modernoak ei gara!

Etxepare Institutuaren bitartez beka bat lortzea ez omen da erraza, esperientzia aprobetxatzen ari zara? Egia esan, euskara atzerriko unibertsitate batean irakasteko aukera zegoela jakin nuenetik ibili naiz honen atzetik. Lan asko da, baina asko ikasten nabil hemen! Zer esango dizut beraz, noski ari naizela egoera aprobetxatzen!

Zeintzuk dituzu hemendik aurrerako asmoak? Galdera hori neuk ere egiten diot neure buruari. Momentuz pozik nago hemen, egunero ikasten eta bizitakoa gordetzen.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Berdez Bizi: «Bizitzeko modu bat da ekologismoa»

Hurrengo albistea

Kepa Otaegi: «Jasotakoak iraun dezan, transmititzeko beharra ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Nekane Arroyo: «Edozerrekin ‘pikatzen’ den horietakoa naiz»

    2017-10-20
    Binke
  • ElkarrizketakGurera etorriak

    Errefuxiatu turkiarrak: «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu»

    2019-11-01
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Paula Cano: «Michiganen amets batean bizi naizela iruditzen zait»

    2024-11-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko dugu, Lapurdin» | Publielkarrizketa

    2022-06-20
    Galdakao
  • Elkarrizketak

    Oier Goitia: «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere»

    2021-05-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ainhoa Artetxe: «Galdakaoko kuadrilen artean sortzen den giroa itzela da»

    2024-09-30
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu