Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok
Kirola
BINKE / 2022ko martxoa
Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Baiko Pilota
Usansolo Esku Pilota Taldeak lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du apirilean, eta finala maiatzaren 7an. Kirol honetan federatuta ez daudenek eta profesionalak ez direnek hartu ahalko dute parte. Gaur da, martxoak 15, izena emateko azken eguna.
Esku-pilota maite duten herritarrek, baina txapelketak jokatzeko ohitura ez dutenek, aukera berria izango dute aurrerantzean Usansolon: lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia.
Bikoteka hartuko dute parte kirolariek eta hilabete honetako azken zapatuan hasiko da txapelketa. Hauek datak: martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 30ean 17:00etan Unkina plazako frontoian jokatuko dira norgehiagokak. Finala berriz, maiatzaren 7an 18:00etan, herriko jaiekin bat eginez.
Bikoteko bat gutxienez usansolotarra izan behar da txapelketa herrikoi honetan parte hartzeko, ezin izango da bietariko bat ere profesionala edo federatua izan eta 5€ ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak txapelketari ekiteko.
Hauek izango dira sariak:
«Pikatuen» maila
Lehenengo saria: Afaria + Kopa
Bigarren saria: Ardo botila bat + Kanariako bananak
«Domingeroen» maila
Lehenengo saria: Afaria + Kopa
Bigarren saria: Ardo botila bat + bananak
Izena emateko:
WhatsAppez 634 67 21 03
Kuluxka, Aldatzen eta Toki Eder tabernetan
Izena emateko azken eguna: martxoak 15.