«Made in Germany…», Libe Goitia
Libe Goitia Artetxe
BINKE / 2019ko abendua
Made in Germany…
Honenbeste «embutido», «congelado», «empacado al vacío» eta horrenbeste adina enpaketatu eta hainbeste «paquete»… «I love London» eta beste mila antzerako iman eta postal be bai. Beldurtzekoa be ez da, ez arrazoi barik; begira zenbat kanpotar-mundu etxe barruetan sarturik; jan eta lo egitekoagaz eta guzti, intrintsekoa estrintsekoaren bitartez bidetik barna. Baina, zer espero? Gaur egun barruan hotz eta gu ur-epeletako artzainak lez Xalbazioa ur-epeletan topatu bageinke, askoz hobe. Produktu bat bera be natural edo «eko-friendly»-a ez. Dana naturala. Dan-danen ingurumenen zaintza-lanak gureak noski artifizialak, begira plastikoari; bizi-iraupena.
Bizitza gaur egun hatz bategaz bakarrik kontatu leike baina, tortilla itxurako matematika mota bitxi honei bada ba buelta emoteko sasoia! Esaistezu: zenbat «tupper» dozuz «made in Germany» kongeladore horren gaineko armairuan? Edo hobe, zenbat falta dira ama eta amamaren etxekoetan?
Oharkabe batean, zart! Mugikorra poltsikoan, bizitza bera be lapurtu deuskue. Bihar bai, bihar ondo jango dot! Solomillo filete eta guzti! Geure zoriz egun bizitza zera omen da: tomatedun makarroi batzuk lanerako.
Eta gu, Barbantxotxoak.