Mairik hiru hitzaldi antolatuko ditu urte bukaerara bitarte
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Emaize
Urria, azaroa eta abendurako hitzaldi bana antolatuko ditu Mairi Emakume Feminista Batzak. Emakume nagusiak erdigunean jarriz, datorren eguenean, urriak 20, Maider García de Vicuñak eskainiko du lehenengo hitzaldia.
Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak, hitzaldi-zikloa antolatu du urria, azaroa eta abendurako, «emakume nagusion gorputza» gaiaren erdigunean jarriz. Bizi diren minen eta plazeren inguruan jarduteko eta hausnartzeko hiru hitzaldi antolatuko dituzte —hilabete bakoitzean bana—.
Doako eta sarrera libreko hitzaldiak izango dira, edukiera bete arte. Lehenengo hitzaldia datorren eguenean 19:15ean eskainiko da Maider García de Vicuña mintzalariaren eskutik:
- Urriak 20, eguena
Menopausia plazaratzen
Maider García de Vicuñaren eskutik
19:15 – 20:45 Gandasegi aretoan - Azaroak 17, eguena
Indarkeriak plazaratzen - Abenduak 15, eguena
Sexualitatea plazaratzen
Hurrengo datak hurbiltzen diren heinean iragarriko dute Mairiko kideek bakoitzaren mintzalaria, ordutegia eta tokia.