
Marie Curieren bizitza uztartzeko zine forum saioa antolatuko du Mairik Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Movies
Mairi Emakume Feminista Batzak zine forum saioa antolatuko du eguenean, otsailak 13. Hitzordua Torrezabal Kultur Etxean izango da eta Marie Curieren bizitzari buruzko ‘Radioactive’ filma uztartuko dute.
Gaur, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da eta honen harira, zine forum saioa antolatu du otsailaren 13rako Mairi Emakume Feminista Batza galdakoztarrak.
Hitzordua Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da 18:30ean eta Marie Curieren bizitzari buruzko ‘Radioactive’ filma uztartuko dute.
«Gurekin etorri eta ekintzei buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatzi mairigaldakao@gmail.com helbidera», adierazi dute taldetik.