Marrazki eta Booktuber lehiaketetako 16 sariak atzo banatu ziren
Hezkuntza
BINKE / 2021eko ekaina
Marrazki eta Booktuber lehiaketetako 16 sariak atzo banatu ziren
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean azken sei urteetan antolatzen diren bi lehiaketen sari banaketa antolatu zen atzo, astelehena, eta guztira 16 sari banatu ziren.
Atzo banatu ziren Udalaren Hezkuntza eta Euskara Arloak Bengoetxe, Eguzkibegi eta Elexalde ikastetxeekin elkarlanean urtero antolatzen dituen marrazki eta Booktuber lehiaketetako sariak.
Lehenengo lehiaketaren emaitzek eskola-agenda ilustratzeko balio izaten dute, eta bigarrenak sormena, irakurzaletasuna eta teknologiak uztartzea du helburu. Guztira 16 sari banatu ziren Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, Iban García youtuber ezaguna aurkezle zela.
Udalak eta irakaskuntza zentroek oso positiboki baloratzen dituzte ekimen horiek, eta ikasleek eta irakasleek horiek aurrera eramateko egindako lana eta inplikazioa eskertu eta aitortu dute.