Hasi da dagoeneko eskualdeko jaietatik Galdakaora eta Usansolora bueltatzeko autobus zerbitzua. Doakoa da, eta azaroaren 28ra arte luzatuko da, Usansoloko San Andres jaietara bitarte.
Inguruko herriak gauez lotzen dituen doako autobus zerbitzua martxan dago, pasa den asteburutik. Azaroaren 28ra arte erabili ahal izango da, Usansoloko San Andres jaien azken egunera arte.
Jai egun bakoitzean bi irteera izango ditu autobusak, 02:30ean eta 05:00etan. Zerbitzua jaiak egiten ari den herritik abiatuko da, Arratiako hainbat herri lotuz, tartean Galdakao eta Usansolo.
Hurrengoa da 2026ko autobus zerbitzuaren egutegia:
IGORRE
Ekainak 13, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian
BEDI
Ekainak 20, zapatua
02:30 / 05:00
Autobus geltokian
ARANTZAZU
Ekainak 26, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian
DIMA
Ekainak 27, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian
ZORNOTZA
Uztailak 18 eta 25, zapatuak
02:30/05:00
Anbulatorioko geralekuan
LEMOA
Abuztuak 1, zapatua
02:30/05:00
Korreosen ondoan
ZEANURI
Abuztuak 15, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian
AREATZA
Abuztuak 28, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian
ARTEA
Irailak 11, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian
GALDAKAO
Irailak 12 eta 19, zapatuak
02:30 / 05:00
Plazakoetxen
USANSOLO
Azaroak 28, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian
Urtez urte sendotuz joan den zerbitzu hau Arratiako Udalen Mankomunitatearen, Galdakaoko Udalaren, Zornotzako Udalaren eta Usansoloko Udalaren arteko lankidetzari esker ematen da.
Erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, «eskualdeko jai giroaz modu arduratsuagoan gozatzeko aukera ematen zaie herritar guztiei, gazteei bereziki».





